XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaldunaz ahaztuta zeudela ematen zuen.

Une hartan tronpetak jo zuen berriro, eta mezularia azaldu zen, elefanteak bezalako zaldi marroi eta pikarta banatan zihoazen bi zaldun oso handik lagunduta.

- Jaun gorenak, jaun-andreok! oihu egin zuen mezulariak.

- Hau da Ingalaterrako Txapelketako Finala Pisu Pisutsuetan, gaurko Torneoan oraindik garaitugabeko bi aurkari bakarren artean!

- Aurkezten dizuet... nire ezkerraldean... Northumbria-ren izenean, eta tona bat eta hogeita zazpi kintaleko pisuaz... sutsua, meneratzailea, aparta... SIR DENYS HILGARRIA!

Txalokada-abarrots handia eragin zuen.

- Eta nire eskuinaldean... Wessex-en izenean, eta tona bat eta hogeita zortzi t'erdi kintaleko pisuaz... ikaragarria, haserrakoia, itzela... SIR BASIL BASATIA!

Mezulariak itxaron egin zuen txaloak berriro ere isildu ziren arte.

- Aurkaria zalditik botatzen duen lehena oihukatu zuen azkenik, Txapeldun izendatua izango da!

- Zuen tokietara, jaunak!

- Has dadila borroka, eta onenak irabaz dezala!